Zabalik da udalekuetan izena emateko epea

Premier Camps Donostirekin batera EKINTZA Ikastolan udalekuekin gozatzeko aukera izango da aurtengo udan eta izena emateko epea zabalik da.

Udalekuak 5 astez luzatuko dira, ekainaren 26tik uztailaren 28ra eta bertan 3 eta 14 urte bitarteko haur eta gaztetxoek kirola, dantza edo bestelako ekintzekin ederki pasatzeko beta izango dute. Gainera, jangela zerbitzua ere eskaintzen da.

Eskaintza zabala izango da eta kirola, dantza, joko ezberdinak, eskulanak eta Lourdes Txikira bisita izango dute partehartzaileek.

Ordutegiari dagokionez: 9.00etatik 13.00etara (jangela gabe) izango da, baina 8.00etan eta 13.30etik 14.30era haur eta gaztetxoak lehenago hartzeko edo beranduagora arte bertan uzteko aukera izango da, gainkosturik gabe.

Jantoki-zerbitzua erabili nahi duten familientzat, kanpamentua 15:30ak arte luzatuko da, 14:30ak eta 15:30ak bitartean. Jantoki-zerbitzuak 7,5 €-ko kostua du egunero.

Datak:

EKAINAK 26-EKAINAK 30
UZTAILAK 3-UZTAILAK 7
UZTAILAK 10-UZTAILAK 14
UZTAILAK 17-UZTAILAK 21
UZTAILAK 24-UZTAILAK 28    

Tarifak:  %5eko beherapena bigarren anai edo arreba-ahizpagatik.

– ASTE 1 edo 2 : 105 euro/ASTEA
– 3 ASTE EDO GEHIAGO: 95 euro/ASTEA
– JANGELA: 7,5 euro / EGUNA

 Izen-ematea aste txandakatuetan izan daiteke.
Izen-ematearekin batera, kamiseta bat oparituko zaie haur eta gaztetxoei.

Izena HEMEN eman daiteke

Plazak mugatuak dira eta lehenbailehen izena ematea komeni da.