AESLEME elkarteko kideen bisita jaso dute DBH4ko ikasleek, trafiko istripuen arriskuak ezagutzeko

DBH4ko ikasleek motorrean, kotxean  eta bizikletan izan daitezkeen istripuen inguruko hitzaldia jaso dute AESLEME elkarteko kideen eskutik. Elkarte hau trafiko istripuek eragindako lesio larriak saihestera bideratzen du bere lana.

“Gerta dakizuke” prebentzio kanpainaren baitan, hitzaldiak bide segurtasuna izan du oinarri eta ardatz eta ikasleek, trafiko istripuen inguruko arriskuak ezagutu ahal izan dituzte Karla eta Ibonen eskutik. Ibonek moto istripua izan zuen duela hainbat urte eta bere bizipenak kontatu eta partekatu ditu ikasleekin.

Horrekin batera, istripu horiek saihesteko gomendio eta jarraibideak jaso dituzte. Ikasleek gustura eta arreta handiz jarraitu dute saioa.