Ahutzak Italian!

Italiar kultura, geografia eta gastronomia ezagutzen aritu dira haur hezkuntzako ikasleak: pizza egin dute, gondolan ibili dira eta Pisa ezagutu dute!

Munduko kulturak eta bazterrak ezagutzea oso da garrantzitsua, eta oraingoan mediterraneoko herrialde honetan sakondu dute haur hezkuntzako 4. mailako ikasleek. Horren adibide da Ahuntzek azken egunetan egin dituzten ekintzak.

Italiar kultura ezagutu dute, eta bertan ezagunak diren ohiturak, jakiak eta lekuak. Besteak beste, pizza egin dute plastilinarekin, jolasa eta irudimena lantzeko, benetako pizza ere egin dute, dastamena, elikagaiak eta testurak ezagutzeko, Pisa eta Venezia kokatu dituzte mapan, eta bertako ohituretan sakondu dute. Gondolan ere ibili dira, pentsa!

Begira zeinen ondo pasa duten!