Antzinako eraikuntzak eraberrituz marrazketa teknikoaren irakasgaian
Ikasleen jakin-mina pizteko eta haien trebetasunak garatzeko EKINTZA ikastolan STEAM (Zientzia, Teknologia, Ingeniaritza, Artea eta Matematika) oinarri duten proiektuak lantzen ditugu. Adibide esanguratsua da, esaterako, Batxilergoko 1. mailako Marrazketa Teknikoko ikasleek SketchUp softwarea baliatuz urtean zehar garatu dituzten lanak.
3Dko modelatze-tresna oso indartsua da Sketch up, eta aplikazio ugari ditu, arkitekturan, ingeniaritza profesionalean eta baita hobby gisa ere. Gainera, hezkuntza-tresna bat da, gazteenen sormena sustatzeko, Zientzia, Teknologia, Ingeniaritza eta Matematika bezalako arloetako ezagutza erabilgarria irakatsiz eta artea eta teknologia uztartuz.
Batxilergoko 1. mailako marrazketa teknikoko ikasleek ikasturtean zehar egin dituzten proiektuak ikusi besterik ez dago. Software hori erabiliz eta talde lana bultzatuz, proposamen interesgarriak egin dituzte, antzinako eraikinen modernizazioa oinarri hartuta.
Gure ikasleek Koliseo erromatarra museo bihurtu dute, Giza Piramidea Resort turistikoa eta Itsukushima Santutegia eta Pisako Dorrea hotel moderno bilakatu diztuzte. Diseinu-faktoreetatik harago, iraunkortasun ekologikoa ere kontuan izan dute beren eraikuntzetarako materialak eta kokalekuak hautatzerakoan.
Ikasleek beraiek sortutako web orri honetan garatutako proiektuak ikus ditzakezue xehetasunez.
Iruzkin berriak