BAGOAZ, Arditurriko mehatzetara txangoa egin dute

IGE edo AMPA-k sortutako mendizale taldeak txangoak egiten jarraitzen du, eta oraingo honetan Aiako Harrien magalean izan dira.

Ikasturte hasieran hasi zen EKINTZAko mendizale taldea asteburuetan irteerak egiten. Ordutik, hilean behin egiten dituzten irteerak, ikastolako familia guztiei zuzenduta. Kirola, familia, natura, lurraldea, ingurumena, lagunartea… bultzatzen ditu helburu talde honek, eta helburu nagusitzat dute mendia eta mendizaletasuna ikastolako familia guztiei gerturatzea.

Hala, eta oraingoan eguraldiak askorik lagundu ez badie ere, Arditurriko mehatzen inguruan txango zirkular bat egin zuten, Aiako Harrien magalean.

Irteerei buruzko informazio gehiago nahi duenak AMPA-rekin jarri daiteke harremanetan.