Uxue Arrazola, EKINTZA ikastolako zuzendaria, SER irratiko “Hoy por hoy San Sebastián” saioan izan da, Covid19ak eragindako pandemiaren 6. olatuak ikastetxeetan izan duen eraginari buruz hizketan.
Euskarazko prentsan eta Haur eta Gazte Literaturan lan oparoa argitaratu du Iñaki Martiarena “Mattin” komikien ilustratzaileak. DBH-ko 2. mailako ikasleek haren presentziaz gozatu eta komikiaren munduko lehen zertzeladak ezagutzeko abagunea izan dute.