CO2 neurketak egiten ari gara

Koronabirusari aurre egiteko EKINTZA ikastolan hartzen ari garen neurrien artean eta martxan jarri ditugun protokoloen artean daude ikastolako aireari buruzko azterketak egitea. Lehengo astean hasita, CO2 neurketak egiten ari gara eta emaitza oso onak lortzen ari gara.

Jarraian dituzuen irudietan, jantokian dugun makina neurgailuak honako datuak neurtu ditu ikasle gabeko eta ikasle gehieneko momentuan. Datuen argi erakusten dute bentilazio ona dugula ikastolan.

Izan ere, gogoratu martxan ditugun protokoloetan lantzen dugun ataletako bat aireztapena dela. Horri lotuta, gogoratu geletako leihoak eta ateak beti irekita mantentzen ditugula aireztapen egoki baterako.

Neurketaren emaitzak ikasleekin
Neurketaren emaitzak ikaslerik gabe