Daniar ikasle talde baten bisita jaso dute DBH4ko ikasleek

EKINTZA Ikastolan daniar ikasle talde baten bisita jaso dugu.

DBH4ko frantseseko ikasleekin truke txiki bat egin dute. Ikastola erakutsi diete, eta gainera, Euskal Herriko ohiturei buruzko aurkezpenak egin dizkiete. Ondoren, DBH4ko  ikasleek antolatutako jokoetan aritu dira gozatzen.

Elkar ezagutzeko eta hizkuntzak praktikatzeko balio izan du esperientzia ederrak.

Oso giro polita sortu da!