
EKINTZA Ikastolak Eguberri zoriontsuak eta urte berri ona opa dizue!
Gabonak iritsi dira eta EKINTZA Ikastolan urtarrilaren 9ra arte izango ditugu oporrak. Ilusioz heldu diogu 2022ari eta gogo biziz eta indarberriturik hasiko dugu datorrena ere, 2023a.
Aurrez, baina, Gabonak ospatuko ditugu eta ikastolan bertan ere ikasle, irakasle, familia eta lagunek izan dugu aukera egun magikoekin gozatzeko.
Ondoko bide ederrekin, besteak beste, ikasleek Olentzeroren bisita nola jaso duten ikusteko aukera duzue ete Gabonetako musika jaialdiko emanaldiak ere bai.
Eguberri on zoriontsua denoi eta ederki hasi urte berria!
Gabonetako bideoak:
OLENTZEROREN BISITA
GABONETAKO MUSIKA JAIALDIA
IZEIAN ABESTEN
Iruzkin berriak