Munduko etxeak ezagutzeko aukera ederra izan dugu

EKINTZA Ikastolan kultura aniztasuna lantzen dugu jarduera ezberdinekin eta munduan zehar dauden altxorrak ezagutu eta horien inguruan hausnartzeko helburuarekin. Oraingo honetan ere ekitaldi eder bat burutu dugu: Munduko etxe motak erakusketa.

Bertan herrialde ezberdinetan etxeak nolakoak diren ikusteko aukera aparta izan dute ikasle eta irakasleek. Material ezberdinekin eskulanak egin dituzte eta herrialde bakoitzeko kultura eta etxeko ohiturak nolakoak diren azaldu ere bai, taldeka eta mozorroturik.

Eskimalak, arabiarrak, euskaldunak, indioak…denetarik izan dugu EKINTZA Ikastolan eta esperientzia polita izan da.

Erakusketako argazkiak ikusi besterik ez dago zein aberasgarria izan den ikusteko: