Merkatu Txiki

Ikastolak eta guraso-elkarteak batera finantzatutako ekimena da, eta Ikastolako familien artean eskola-materialaren trukea eta/edo salmenta sustatzera bideratuta dago. Horrela, murriztu egiten da material horren pilaketa eta familiek material hori erosteak sortzen duen gastua. Trukatu eta/edo saldu daitekeen material mota oso zabala da: Ikastolako kirol-arropa, hockey-makilak, baloiak, etab., musika-tresnak (gitarrak, flautak, etab.) eta eskola-material akademikoa trukatu egin daiteke. Horretarako, material horrek guztiak egoera ezin hobean egon behar du!