Zorion, etxe hontako denoi!

Santa Ageda bezpera ospatu dugu EKINTZAn, eta makilekin lurra joz, neguko solstiziotik esnatzeko eskatu diogu naturari.

Etxetik ekarritako makilekin, edo ikastolakoekin, kantuan eta lurra kolpatuz ibili ziren ostiralean haurrak EKINTZAn. Euskal Herriko ohiturei eta tradizioei jarraiki ospatu genuen egun hau, abestiak dion bezala, “ohitura zaharrak aurten berritzeko asmoz”.

Ikusi zeinen ondo pasa genuen!!