Adunako basora irteera egin dute Xaguek eta Ahuntzek

Adunako mendietara irteera egin dute haur hezkuntzako Xaguak eta Ahuntzak ikasgeletako ikasleek.

Motxila soinean jarri eta ikastolako autobusa hartuta egin dute Adunara arteko bidea. Basoan murgildu dira bertan eta zuhaitzak eta landareak ezagutu eta bildu dituzte, ahuntzak ere ikusi dituzte belardian, eta naturaz gozatu dute.

Basoan hamaiketakoa eginda abestuz egin dute Adunara arte bidea, herriko parkean jolasteko. Handik bazkaltzera joan dira, eta arratsalderako bueltan ziren berriz ikastolan.