Aieten izan dira Ahuntzak eta Xaguak

Naturara irteera egin dute HH4ko ikasleek, hiriko txoko zoragarri honek eskaintzen dituen natur baliabideak eta jolaserako espazioak aprobetxatuz.

Jolasa, mugimendua, elkartasuna, emozioa, ilusioa, poza, askatasuna… izan dute oinarri irteeran, parkeko zuhaitzek, belardiek, txokoek eta eremuek ematen duten indarra xurgatuz.

Bikain pasa dute gure txikiek. Ikusi bideoa!