Argiekin eta formekin jolasean

Argi mahaietan pilotekin jolasean aritu dira Pottokak eta Txepetxak. Formak, koloreak eta argi-itzalak ere badira heziketarako tresna, eta jolaserako gailu.

Argiak itzali eta mahaietako argiak piztu orduko hasi dira haurrak jolasean, katiluetan zeuden pilotatxoak gelan zehar sakabanatu eta pixkanaka, jasotzen joan ahala, katiluetan eta bestelako potetan jartzen joan dira.

Gorputz mugimendua, emozioak, elkarlana, psikomotrizitatea, eta garapen kognitiboa lantzen dira jolas honekin. EKINTZA ikastolan ditugun instalakuntzak eta baliabideak lanketa horiek guztiak eta beste hainbat lantzera bideratzen ditugu, haurrak, txikitatik, bere garapen pertsonala indartu dezan.

Ikusi zeinen ondo pasatzen duten!