Bagoaz Pagoetan izan da egun ederrarekin gozatzen

IGE, EKINTZA Ikastolako Guraso Elkarteak sortutako mendizale taldeak Bagoaz ekimenaren bitartez Pagoetara egin zuen txangoa asteburuan eta giro apartarekin gozatzeko aukera izan zuten parte-hartzaileek. 9 kilometro familia giroan egin zituzten eta Aia eta Urola Kostako beste herrietako ikuspegi ederrekin egun polita igaro zuten.

Bagoaz ekimenak kirola, familia, natura, lurraldea, ingurumena, lagunartea… bultzatzea ditu helburu eta batez ere mendizaletasuna ikastolako familia guztiei gerturatzea.

Animatu hurrengo hitzordura. Ez zara damutuko!