Bihotz-biriken bizkortze ikastaroa

DBH 4 ko ikasleek DYAko ordezkarien eskutik egin dute ikastaroa, larrialdi egoeratan nola jokatu behar duten ikasteko.

Gipuzkoako DYA-k 40 urte baino gehiago daramatza lehen sorospeneko ikastaroak ematen. Urtero bezala, aurten ere izan dira EKINTZA ikastolan, eta hainbat trebakuntza irakasten. Kasu honetan bihotz-biriken bizkortze ikastaroa jaso dute ikasleek.

EKINTZA ikastolan arreta berezia jarri nahi izaten dugu halako ikastaroetan, gazteak ahaldunduz eta heziz, inguruan gerta daitekeen larrialdi egoera batean oinarrizko ezagutzak izan ditzaten, askotan bizitza bat salbatu ahal izateko bezainbesteko garrantzia dutelako.

EKINTZA ikastolaren izenean, eskerrik asko DYA beste behin ere gurera gerturatzeagatik!