Bizitzaz eta musikaz, Olatz Salvador musikariarekin

Olatz Salvador abeslari donostiarra EKINTZA ikastolako 4. mailako ikasleekin egon da.

Bizitzari eta musikari buruzko hausnarketa interesgarriak egin dituzte ikasleek musikariarekin batera, hainbat gairi buruz zabal hitz eginez.

Gitarraz lagunduta abesti emanaldi polita ere eskaini die Olatzek ikasleei, ohore handiko kontzertu pribatu txiki bat.

Mila esker Olatz zure eskuzabaltasunagatik! Asko gozatu dugu!