Chillida Lekuren The Big Draw jaialdian parte hartu dute LH4ko ikasleek

Eduardo Chillidak sortutako eskulturak ikusi eta aztertu dituzte lehenik, eta ondoren hainbat modutara erreproduzitu behar izan dituzte.

The Big Draw jaialdia Somerseteko (Erresuma Batua) eta Menorcako beste eragile batzuekin batera antolatu du Chillida Lekuk, eta pertsonei, lekuei eta naturari buruz hausnartzea du helburu.

Horretarako, Esploratu eta marraztu proiektua garatu dute hainbat hilabetez, eta ostiralean EKINTZA ikastolako LH4ko Zaldia eta Izurde geletako ikasleak bertan izan ziren.

Esan bezala, Chillidaren hainbat eskultura aztertu behar izan zituzten ikasleek: zein dimensio dituen, zein kolore dituen, zein materialekin dagoen egina, zein forma antzeman daitezkeen, zer sentitzen duten eskultura behatuta…

Etorkizunera begira

Behin azterlan hori eginda, hainbat modutara irudikatu behar izan dute berriz eskultura hori ikasleek. Lehenik begiak itxita marraztu behar izan dute eskultura, gogoan zituzten formak eta lineak marraztu behar izan dituzte. Ondoren, arkatza paperetik altxatu gabe eskulturaren irudia marraztu behar izan dute. Eta azkenik, hitzekin, idatziz, ikusmenik ez duen pertsona batik eskultura deskribatu behar izan diote.

Lanketa egiteko “Aholkua espazioari” obra bilduma izan dute aztergai. Eskultura bilduma hau pertsonei, lekuei eta naturari buruzko gogoeta egitera bideratuta dago. Hala, The Big Draw proiektuaren helburua da inguratzen gaituen munduarekin ekilibrioan bizitzea, etorkizuneko belaunaldiei leku hobeago bat uzteko.