EKINTZA Ikastola ere Euskaraldiarekin bat!

EKINTZA Ikastolak bat egin du Euskaraldiarekin eta gaurtik abenduaren 2ra izango den ekimenean gure aletxoa jarri nahi dugu. Hala, euskararen aldeko apustu sendoa eginez, ikasle taldeen arteko jokoak burutu ditugu egun hauetan eta ekimen eder honekin hasi dugu Euskaraldia.

DBH 3ko ikasleak 5 urtekoekin joko ezberdinetara gozatzen ikusi nahi dituzu? Begiratu argazkiak eta gozatu euren irribarreekin:

 

 

EKINTZA Ikastolatik gure hizkuntza erabiltzera animatu nahi zaituztegu. Ikusi hemen Euskaraldiko bideoaklip ederra: