EKINTZA Ikastolak 60 ikasle suitzarren bisita jaso du

EKINTZA Ikastola bisitatzen izan dira 60 ikasle suitzar. Asteartean 1. Batxilergoko ikasleekin topaketa izan zuten arratsaldez eta giro paregabe izan zuten.

Pandemia aurretik hasi ginen horrelako elkartrukeak egiten eta azken bi urteetako lehena izan da aste honetakoa. Berriz ere kultura ezberdinez janzteko eta aberasteko martxan gara!

Aurrekoetan alemaniarrak, suediarrak, frantsesak eta turkiarrak izan ditugu gurean bisitan eta oraingo honetan suitzarren txanda izan da. Suitzako gaztetxoek elkarrizketak egin zizkieten EKINTZA ikastolako ikasleei, gure hizkuntza, euskararen eta kulturaren inguruan ezagutza handitzeko helburuarekin.

Egun ederra eta ahaztezina igaro zuten eta ikastolan egon eta gero, jolastokian aritu ziren jolasean.

Talde argazkia ateratzeko tartea ere izan zuten!

Mila esker bisitagatik eta nahi duzuen arte!