EKINTZA ikastolako ikasleak ederki ari dira pasatzen elkarbizitzetan

EKINTZA ikastolako LH 3. mailakoak Arritxulon egon dira bi egunez eta gau batez. Euriak ez ditu kikildu eta elkarrekin ederki pasatzeko aukera polita izan dute, besteak beste, eskalatzen, ogia egiten eta jolasten.

Hiru urtero gelak nahasten ditugu eta ikasleak elkarbizitzetara joaten dira. Egitasmo honen helburuak euskararen erabilera bultzatzea, talde-harremanak sendotzea eta ingurunearekiko errespetua indartzea dira. Azken batean, elkar gehiago ezagutu eta ondo pasatzea.

Aurtengoan, LH3koak Arritxulon izan dira eta LH5. mailakoak, aldiz, Arotz Enean. DBH 1ekoen txanda urrian iritsiko da eta Ollora joango dira elkarrekin egun zoragarrian igarotzera.

Ikusi ze ederki ibili diren LH3koak Arritxulon: