Eskerrik asko!!!

20-21 promozioko ikasleei agur esateko unea iritsi zaigu. Zein gogorra egiten zaigun une hau, baina zenbat pozten garen 15 urte hauetan zuekin igaro ditugun une guzti horiek bizi ahal izateko aukera izan dugulako!

Bigarren batxilergokoen agur festa berezia izan da aurten ere. Zoritxarrez, egungo egoerak ospakizunak murriztera behartu gaitu, baina ahal izan den neurrian merezi duten agurra egin nahi izan diegu EKINTZA ikastolako irakasleek eta langileek.

Mila esker guztioi zuen gizatasunagatik, heldutasunagatik eta jarreragatik. Oso harro gaude zuetaz! ZORIONTSUAK IZAN ZAITEZTELA!!

Jarraian dauden bideoetan agur festa eta 15 urte hauetan EKINTZA ikastolan bizi izandako uneen bildumatxoa ikusi ditzakezue.