Eusko Legebiltzarraren barrunbeak ezagutzen

Batxilergoko lehen mailako ikasleak Gasteizen izan dira, Eusko Legebiltzarra gertutik ezagutzen.


Eusko Legebiltzarra legegintza-ahala duen ganbera da, Eusko Jaurlaritzako lehendakaria aukeratzen du, Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontuak onartzen ditu eta Eusko Jaurlaritzaren ekintza bultzatu eta kontrolatzen du. Era berean, euskal herritarrak ordezkatzen ditu.

Batxilergoko ikasleek Eusko Legebiltzarrera egindako bisita euskal erakundeen eta zientzia politikoen unibertsoa osatzen duten forma parlamentario eta politikoen inguruan egiten ari diren ikaskuntzaren barruan kokatzen da.