Hazi&Hezi udalekuak 2 eta 6 urte arteko haurrentzat

Sormena, kooperazioa, eta dibertsioa sustatzea dute helburu Hazi&Heziko udalekuek, eta aurten udaleku horietan parte hartzeko aukera izango dute EKINTZA-ko ikasleek ikastolan bertan. 2 urtetik 6 urtera arteko haurrei zuzendutako udalekuak dira.

Gehienez ere 10 pertsonako taldetan eta adinaren arabera banatuta egingo dira udalekuak: 2-3 urtekoak, 4-5 urtekoak eta 5-6 urtekoak. Udalekuen helburua haurren behar guztiak asetzea da, bai fisiologikoak eta bai emozionalak. Horretarako, esplorazioa eta esperimentazioa ahalbidetzen duten zein zentzumenak garatzen laguntzen duten materialak erabiltzen dituzte ekintzetan, adin bakoitzerako egokiak diren jarduerak eginez. Aire librean egiteko ekintzak egingo dituzte, ikastolako instalakuntzetan zein inguruko eremuetan.

Ikasturte guzitan zehar EKINTZA ikastolan lantzen ditugun baloreak eta lan egiteko moduak dituzte oinarri Hazi&Hezi-n ere, beraz, ikastolako ikasleek ikasturteko dinamika berdina jarraitu ahal izango dute udaleku hauetan ere.

Datak eta ordutegiak

Hazi&Hezi udalekuak ekainaren 23tik uztailaren 30era bitartean izango dira, 09:00etatik 13:30era edo 15:30era bitartean. Zaintza zerbitzua ere eskainiko da 08:00etatik 09:00etara bitartean, eta nahi dutenentzat jangela zerbitzua ere bai. Nahi dutenek, 07:45erako eraman ahalko dituzte haurrak udalekuetara, asteko 20€ gehiago ordainduta.

Asteka eman beharko da izena, eta gutxieneko egonaldia aste batekoa izan beharko da. Honakoak dira prezioak:

Izen-emateak

Udalekuetan izena emateko 747 439 867 telefonora deitu behar da, edo colonias@haziandhezi.com helbidera mezu bat bidali.