Igeldon izan dira HH5eko ikasleak

Zenbat sentsazio bizi izan dituzten irteera honetan! Jolas eremuko gune ezberdinetan ibili dira, bakoitzak eskaintzen dituen sentsazioak bizi araziz!

Ikastolatik irten eta Igeldoko funikular ezagunean egin dute mendian gora. Behin bertan, Igeldok eskaintzen dituen bista zoragarriez gozatu dute, Donostiako hainbat txoko ikusiz: hondartzak, aquariuma, Paseo Berria…

Eta behin bertan… jolastera! Zer bestela! Horixe da Igeldok eskaintzen duen jarduerarik politenetako bat ikasleentzat. Salto egin, mugitu, jolastu… eta hainbat sentsazio ere bizi izan dituzte: alaitasuna, urduritasuna, beldurra, emozioak… formekin eta koloreekin jolastuz, ispiluen aurrean, argiekin…

Bikain pasa dute eguna! Ikusi Urtxintxak eta Dordokak geletako ikasleekin grabatu dugun bideoa!