Ikasle Trukea

Ikasle trukearen bidez hainbat helburu lortu nahi ditugu. Alde batetik, atzerriko ikastetxeetara bisitak eginez eta ikasleak gure ikastolan jasotzen, ingelesa praktikatu eta hizkuntzaren erabileran motibatzea lortu nahi dugu. Eta bestetik, beste bizimodu eta kulturak ezagutu eta balioestea da gure helburua.

Azken urteetan EKINTZA ikastolako ikasleek hainbat herrialdeetara bidaiatzeko aukera izan dute ikasle trukeari esker.

  1. Norrköping-en, Suedian, Hagagymnasiet izeneko eskolan.
  2. Istanbulen, Turkian, Balkaniar Koleji Anadolu Lisesi izeneko eskolan
  3. Maxdorfen, Alemanian, Gymnasium Maxdorf izeneko eskolan.