Ikastolako jaialdiko haur festa iruditan

Ikasturtearen amaiera oso gertu dugu, eta pena handiz itxiko badugu ere 2021-2022 ikasturtea, azken ikastola egunak alaiak izatea nahi dugu. Horregatik, gaur, ikastolako jaiaren barruan egindako haur festaren irudiak ekarri nahi dizkizuegu. Ikusi bideoa!

Dantza, musika eta ikuskizuna uztartu genituen ikastolako jaiaren barruan, mailaka eta gelaka hainbat ikuskizun eskainiz. Dena ezin dugu berriz bizi, baina egun hark utzitako hainbat momentu polit eta alai bai!

Jarraian duzuen bideoan haur festak utzitako hainbat irudi bildu ditugu. Gozatu!