Jarrai dezala inatueri festak

Astelehen tankera duen asteazkena da gaur, inauterien ondorenjo normaltasunera itzultzeko eguna. Baina zeinen ongi pasa dugun aurten ere EKINTZAn inauterietan!

Pailazo mozorroa jarri, gelak apaindu, dantza egin eta primeran pasa dugu, baina ikasi ere egin dugu, noski. Pailazo mozorroa gure eskuekin sortu dugu eta irudimena, nortasuna, autonomia, umorea eta sormena landu ditugu.

Ikasle bakoitzak bere pailazoa irudikatu du, horretarako mozorroa norberak bere modura eta gustura egokituta. Ez da kolorerik eta formarik falta izan, eta eder asko jantzita ibili gara!

Ikusi Haur Hezkuntzako ikasleek zeinen ondo pasa duten!