Lorez inguratuta dabiltza Ahuntzak

Loreen proiektua lantzen ari dira egun hauetan Ahuntzen gelako ikasleak. Lore mota ezberdinak ezagutu dituzte, ikastola inguruan lore bilketa egin dute, loreak ere landatu dituzte eta eskulanak ere egin dituzte.

Zein garai egokiagorik udaberria baino, naturaz eta loreez gozatzeko?

Liburuez harago badago heziketa lantzeko eta irakasgaiak ikasteko modurik, eta inguruan duguna aprobetxatzea da horretarako bide bat. Loreak ezagututa, irudimena eta artea ere landu dute.

Izan ere, hainbat eskulan egin dituzte loreak oinarri hartuta, eta Van Gogh edo Monet bezalako artista handien lanen interpretazioak ere egin dituzte.

Ikusi zeinen ondo pasa duten!