Mikel Markezen bisita izan dugu EKINTZA ikastolan

Mikel Markez izan dugu gure artean Batxilergo 2. mailako ikasleekin Euskal Herriko musikaren inguruko hausnarketa egiten.

Hainbat hamarkadatako euskal musikariak eta taldeak ezagutu ahal izan dituzte Markezekin batera, euskal kulturan eta euskararen munduan garrantzia handia izan zutenak eta dutenak. Ezagutza hori, gainera, ahoz eta ahotsez transmititu die Markezek EKINTZA-ko ikasleei, hainbat abesti abestu baititu gitarraz lagunduta.

EKINTZA ikastolako ikasleren bat ere animatu da kantura, eta Markezen gitarra eskuan zuela abesten aritu da, musikarako duen trebezia erakutsiz.

Saio oso polita izan da, eta gure kulturaz gehiago jakiteko aukera izan dugu. Mila esker Mikel zure bisitagatik!!