Nerea Mendizabal psikopedagogoarekin tailerra komunikazio ez bortitzaz

Asteazken honetan, urtarrilak 26, aurrez aurreko tailerra eskainiko du psikopedagogoak, Komunikazio ez bortitzaz.

Komunikazio ez bortitza ereduaren funtsezko elementuak aurkeztuko ditu, norberak bere buruarekin eta besteekin izan nahi duen komunikazioa lortzeko. Horrek, Mendizabalen arabera, “benetako adierazpenak eta entzute enpatikoak guztion beharrak betetzea erraztuko du”.

Hitzaldia EKINTZA ikastolan bertan izango da, 18:00etan hasita.

Nerea Mendizabal psikopedagogoa Komunikazio Ez Bortitzeko hezitzailea da, Non Violent Communication zentroak ziurtatuta. Gizarte Hezkuntzako diplomatua eta psikopedagogian lizentziatua da. Haur masajeko hezitzailea ere bai.

Argazkiaren jabetza: Nerea Mendizabal