Pedro Subijanarekin ospatu dugu Dastamen Eguna

Urtero legez, sukaldaritzako goren mailakoa den EKITZA Ikastolako laguna izan dugu bisitan: Pedro Subijana. Dastamen Eguna gurekin batera ospatzera etorri da eta gaztetxoak adi aritu dira kozinatzerakoan kontuan hartu beharreko sekretuak entzuten.

Giro apartarekin igaro dugu saioa eta sukaldari txapelak airean botatzera animatu gaitu chef donostiarrak, barreak sorraraziz.

A ze goiz ederra!

Eskerrik asko Pedro!