Pottokak eta Txepetxak Cristina Enean

Udaberriko eguzki goxoa aprobetxatuz, Cristina Enea parkean izan dira haur hezkuntzako bigarren mailako ikasleak.

Askotan esan izan dugu Donostiak mila aukera jartzen dizkigula eskura hiriaz gozatu eta ikasgelatik kanpo ere gure heziketa garatzeko. Hainbat izan dira urtean zehar bisitatzen ditugun hiriko txokoak, eta horietako bat izaten da Cristina Enea parkea.

Oraingoan Pottokak eta Txepetxak geletako ikasleak izan dira bertan. Naturaz gozatu dute, ahateei eta paumei jaten eman diete, haien ezaugarriekin eta koloretako lumekin amets egin dute, loreak eta landareak ere ikusi eta ezagutu dituzte, eta beti bezala, jolasaren bidez eta modu librean garatu dute beraien heziketa.

Bideoa ikustea besterik ez dago zeinen ondo pasa duten ikusteko!