Ulian izan dira LHko 4. mailako ikasleak

Naturaz eta hiriaz gozatu ahal izan dute, Donostiaren historia ezagutu duten bitartean.

Txoko ugari ditu Donostiak bisitan joateko primerakoak direnak, eta horietako bat da Ulia mendia. EKINTZA ikastolan sarri gurutzatzen ditugu ikastolako mugak hiriko txokoak eta Donostiaren historia ezagutzeko, eta bizitzeko.

Hori izan da Lehen Hezkuntzako 4. mailako ikasleek egin dutena: hiriaz gozatu, eta bizi diren eremua hobeto ezagutu.

Primeran pasa dute gainera!