ZIENTZIA ASTEA.

Azaroaren bigarren astean, Zientziaren Astearen ospakizunen barne, DBH3ko ikasleek Tabakaleran eskaini ziren ekimenetan parte hartzeko aukera izan zuten.

Bertan, unibertsitate desberdinetako ikasle zein irakaslek eta zientziarekin erlazionatutako beste zenbait erakundeek beraien ikerketa eta ikasketa arloei buruzko aurrez-aurreko azalpen praktikoak eskaini zizkieten gure ikasleei. Interes biziz jarraitu zituzten azalpenak, galderak egin zituzten eta eskainitako adibide praktikoekin esperimentatu ahal izan zuten. Irteera interesgarria eta probetxuzkoa izan zelakoan gaude.