“Ez da liburutegi soila; jolas parke bat da!”

Liburutegietan goxo egotea dugu gustuko. Liburuez gain, esertzeko leku atseginak egotea eskertzen dugu eta baita haur eta gaztetxoak irakurtzen duten bitartean elkarrekin ongi pasatzeko eremuak izatea. Helburu horri jarraiki Guraso Elkarteak ordaindutako espazio ederra zabaldu berri dugu EKINTZA ikastolan. Oso eskertuta gaude emandako laguntzarekin, izan ere, eskolako ikasleek bertan irakurtzen egoteko eta kulturaz janzteko aukera aparta izango dute aurrerantzean. Bihotzez, mila mila esker!

Ate irekiak

Gaur eta bihar ate irekiak izango dira 16:00etatik 18:00ak arte eta espazio berria ezagutzeko beta eskainiko dugu. Badago bertaratu, ikusi eta liburutegi soila baino, jolas parke bat dirudiela aipatu digunik ere. Eta gustuko dugu ideia hori ere. Kulturarekin gozatzea baitugu helburu eta horretarako jolasa bide aparta dela argi dugu.

Goizetan maila guztietako edonor sartu daiteke liburutegi berrira, erreserba sistema baten bitartez. Arratsaldean, berriz, 15:30etik 18:00etara, LH5. mailatik aurrera, liburutegi moduan erabili daiteke espazio berritzailea. Tarte horretan, zaintza liburutegia egiten da irakasle eta ikasleen artean.

Zatoz ezagutzera. Gozatu eta zaindu dezagun Guraso Elkarteak egin digun opari ederra!