Guggenheim museoan eta ‘Itsatsita’ musikalean gozatu dute DBH4 eta 2. Batxilergoko ikasleek

EKINTZA Ikastolatik irteera ezberdinak antolatzen ditugu ikasleek zentroko gelak ez diren espazioetan ere elkarrekin goza dezaten. Esperientzia berriak bizitzeko aukera eskaintzen diegu modu honetara eta gauza berriak ikasteko aukera aparta ere bai.

Aste honetan esaterako, DBH 4ko ikasleak Demodé Produkzioak konpainiaren Itsatsita musikala ikusteko aukera izan dute. Antzerkia neska eta mutil baten arteko harremanaren ingurukoa da eta diskoteka batean elkar ezagutzen dutela eta beraien artean kimika sortzen dela azaltzen du. Gauza batek bestea dakar: baietz, ezetz… eta azkenean baietz. Baina protagonistek espero ez zuten arazo txiki batekin egiten dute topo. Eta momentu horretan hasiko da benetan istorioa: mutikoa eta neska, itsatsita geratzen direnean. Elkar ulertzera eta elkar ezagutzera kondenatuta egongo dira Larrialdietako boxeko itxaronaldi luze horretan.

Itxaronaldia tentsioz betea, zirraragarria eta oso komikoa da, baina batez ere… musikala! EKINTZAKO Ikasleek barre asko egin dute eta ikuskizunaz asko gozatu dute.

2. Batxilerreko ikasleak aldiz, Guggenheim museora egin dute irteera eta ederki pasa dute eguna Bilbon. Izugarri gozatu dute artista ezberdinen lanak ezagutu eta titaniozko erraldoiaren pasilloetan beraiek balira bezala sentituz!

Arteari buruzko espazio ederrean ibiltzeaz gain, Bizkaiko hiriburuan zehar egun ederra igarotzeko aukera ere izan dute.