Ikasleek beraien iritziak eman dituzte Euskara Batzordean

EKINTZA Ikastolako Euskara Batzordeko bileran DBH3 eta Batxilerra 2 bitarteko ikasleen ordezkariak izan ditugu elkarrekin Euskaraldia prestatzeko.

Aspaldiko nahia izan da burutu duguna, ikasleak Euskara Batzordeko bilerara etorri eta beraien iritziak entzun ahal izatea.

Oso pozik gelditu gara izan dugun hartu-emanarekin. Aberasgarria izan da oso.

Atera ditugun ondorioak gelakideekin partekatuko dituzte Etikako klaseetan.

Elkarlanari eutsiko diogu euskarari behar eta merezi duen lekua ematen jarraitzeko.