Iñaki Martiarena “Mattin” komiki ilustratzailea EKINTZA-n

Euskarazko prentsan eta Haur eta Gazte Literaturan lan oparoa argitaratu du Iñaki Martiarena “Mattin” komikien ilustratzaileak. DBH-ko 2. mailako ikasleek haren presentziaz gozatu eta komikiaren munduko lehen zertzeladak ezagutzeko abagunea izan dute.

Kominiak indar handia du gazteen artean, eta irakurzaletasuna eta marrazkigintza lantzeko eta sustatzeko ere literatura eredu bikaina da. Zer esanik ez, alor horretan horrenbesteko presentzia eta ezagutza duen aditu baten ahotik komikiari buruzko azalpenak entzun eta jaso ondoren.

EKINTZA ikastolan ahalegin berezia egiten da literaturari lotutako hari mutur guztiei heltzeko. Hezkuntza baliabide oso garrantzitsua da literatura, eta haren aldeko apustua nabarmena da ikastolan.