Irribarre ederrekin hasi dugu ikasturte berria EKINTZA ikastolan!

Indarrez eta gogotsu hasi dugu 2022-2023 ikasturte berria EKINTZA ikastolan! Oporren ondoren elkartu gara berriz, elkarrekin amesten, ikasten eta hezten jarraitzeko.

Hasiera ederra izan dugu bai pixkanaka egokitzen ari diren haurrekin eta baita gaztetxoagoekin ere. Urduritasuna eta emozio ez dira falta izan eta batez ere irribarre ederrak izan dira nagusi lehen egunetan!

Elkar zaintzen jarraitu eta momentu polit ugari elkarrekin bizitzeko prest gaude.

Ongi etorri ikasturte berrira eta segi gozatzen!