Klaseak amaitu eta gaur hasiko dira oporrak! Uda on!

Ikasturteko azken egunetako azterketak, urduritasuna eta nekea atzean geratzear daude, gaur hasiko baitira oporrak!

Zorionak ikasle guztiei egindako lanagatik, txikienetatik zaharrenetaraino. Eta eskerrik asko familiei EKINTZA Ikastolan duzuen konfiantzagatik eta zuen seme-alabekiko konpromisoagatik.

Eta, jakina, aipamen berezia egin nahi diegu Batxilergoko bigarren mailako neska-mutilei, ikastolan etapa luzea egin ondoren, aukeratutako biderantz hegan egiten hasiko dira eta. Urte hauetan guztietan zuekin egotea plazerra izan da. Onena opa dizuegu eta gogorarazten dizuegu beti izango duzuela hemen bigarren etxe bat.

Disfrutatu datozen egun libreak deskantsatu eta maite duzuen guzti hori egiteko.

Irailean hemen izango gaituzue, bien bitartean, uda on guztioi!