Korrika badator!!!

Gaur abiatuko da 22. Korrika Amurriotik, eta Donostian amaituko da apirilaren 10ean. EKINTZA ikastolan ere egingo dugu euskararen alde korrika!

Hainbat ekintza antolatu ditugu datozen egunetarako.  HH eta LHko ikasleek Korrika Txikia egingo dute ikastolan apirilaren 8an. LH 5 eta LH 6koek, hurrengo ostiralean baita ere, Antiguako AEK antolatutako Korrika Txikia-n parte hartuko dute, auzoan zehar. DBH 1 eta DBH 2ko ikasleek egunero mapan eguneko ibilbidea markatuko dute eta goizero prentsan Korrikari buruzko albisteak komentatuko dituzte.

DBH 3 eta DBH 4koek, berriz, egunero, Korrikaren eguneko etapan oinarrituta Euskal Herriko herriak ezagutzeko joko bat egingo dute. Talde guztiek abestia abestu eta batzuek dantzatu ere egingo dute.

Guzti horrez gain, apirilaren 8an Donostiako hainbat txokotan egingo diren ekintzetan parte hartzera animatzen zaituztegu. Eta zer esanik ez, Korrikak hirian zehar egingo duen ibilbidean eta Korrika amaierako ekitaldian parte hartzera ere animatzen zaituztegu.

Hauek dira apirilaren 8rako Donostian antolatu diren ekintzak (agenda osoa www.korrika.eus helbidean kontsultatu dezakezue):

  • 15:00. Txapa tailerra, txokolate jana eta musika emanaldia, Txofre plazan.
  • 17:00. Korrika kalean egitasmoa Egiako Plaza Haundin.
  • 19:00. Bertso poteoa Gros auzoan.
  • 19:30. Ardo dastaketa Intxaurrondoko Zulo Zahar elkartean.
  • 21:00. Nerea Arriolaren bakarrizketa saioa Marruman.
  • 21:00. Morau eta Beñardoren kontzertua Intxaurrondok Zulo Zahar elkartean.

Jarraian duzu aurtengo abestiaren bideoklipa, abestia ikasten joateko. Animatu ikastera ozen abestu eta Hitzekin!!