LGTBIfobiaren aurka tximeletak sortu ditugu. Guztiok aske hegan egiteko!

EKINTZA Ikastolan Berdintasun Planaren barruan lanketa sakona egin dugu eta besteak beste, ekintza ezberdinak bultzatzeko eta ezagutzera ematea da gure helburua.

Atzo, maiatzaren 17a, LGTBIfobiaren aurkako eguna izan zen eta ekimen garrantzitsua burutu genuen. Ikasmaila bakoitzean kolore guztietako tximeletak egin zituzten eta ondoren, hauek batuz ostadarra osatu zuten guztiak batera aske hegan eginez.

Guztiok dugulako libre bizi eta aske hegan egiteko eskubidea!

Ikusi hemen ekintza ederra erakusten duen bideoa: