Mari Domingik aho zabalik eta ilusio eta pozez beterik utzi gaitu

Gertu ditugu Gabonak eta ohiko denez Mari Domingiren bisita jaso dugu EKINTZA Ikastolan. Ikasle zein irakasleak berarekin hizketan eta kantuan aritu gara.

Txikienen hainbat gelatan egon da Mari Domingi, eta hari begira-begira aritu dira kantuan haurrak. Gabonetako magiaren adibide garbia da Mari Domingik Olentzerorekin batera eta lirura sortzen dute joaten diren toki guztietan. Gure haurrak ere aho zabalik utzi ditu Mari Domingik.

Abenduaren 24 gauean haien etxeetara noiz iritsiko diren zain daude ikasleak, azken asteetan buruan izan dituzten desioak beteko diren jakiteko irrikaz.

Ikusi zeinn gustura hartu duten Mari Domingi EKINTZA-ko ikasleek ondoko bideo ederrean: