Buruntzara irteera antolatu du EKINTZA Ikastolako Guraso Elkarteak iganderako (urriak 2)

IGE, EKINTZA Ikastolako Guraso Elkarteak sortutako mendizale taldeak txangoak eskaintzen jarraituko du aurtengo ikasturtean ere eta datorren igandean, urriaren 2an, Buruntzara egingo dute txangoa animatzen direnek.

Bagoaz ekimena Guraso-elkartetik sortutako proposamena da, jarduera fisikoa, natura-ingurunearen ezagutza eta Ikastolako familien arteko bizikidetza sustatzeko helburuarekin. Sustatzen diren mendirako irteerak hilean behin egiten dira, eta gurekin datozen lagun batzuek ezagutzen dituzten inguruneetan egiten dira.

Aurreko ikasturte hasieran hasi zen EKINTZAko mendizale taldea asteburuetan irteerak egiten. Ordutik, hilean behin egiten dituzte irteerak, ikastolako familia guztiei zuzenduta. Kirola, familia, natura, lurraldea, ingurumena, lagunartea… bultzatzea ditu helburu talde honek, eta helburu nagusitzat dute mendia eta mendizaletasuna ikastolako familia guztiei gerturatzea.

Ikusi HEMEN datorren igandeko irteeraren xehetasun guztiak.

Irteerei buruzko informazio gehiago nahi duenak, IGE-rekin jarri daiteke harremanetan.