‘Mimarte’ antzezlanarekin, alkohola eta tabakoaren gehiegikeriaz jabetu dira ikasleak

DBH 2. mailako ikasleak Peter Robertsekin egon dira, MIMARTE proiektuaren egilearekin. Proiektu horretan mimoaren, magiaren, umorearen eta parte-hartzearen bitartez, alkohola eta tabakoaren gehiegikeriaren prebentzioaz jabetzen dira ikasleak.

Ikuskizun dibertigarriarekin gozatu dute eta hausnarketarako beta ere izan dute EKINTZA Ikastolako DBH 2. mailako ikasleek.