Musika eskolako ikasleek jaialdia eskaini dute

Taldean zein banaka aritu dira eta denetariko abestiak jo dituzte. Bideoan jaso dugu jaialdi guztia.

EKINTZA ikastolako musika eskolako ikasleek emanaldi berezia eskaini dute orain egun batzuk. Ikasturte honetan zein aurrekoetan jasotako ikaskuntzak jendaurrera eraman dituzte, eta emanaldi erabat borobila eskaini dute.

EKINTZAn 4 urterekin hasten dira musika hezkuntza lantzen. Musika eskola musikaren unibertso zabalean esperimentatzeko aukera paregabea da. Kultura musikala barneratzea eta jarrera positiboak garatzea dira helburu nagusiak, batetik oinarri ludiko eta motibagarria lantzea eta bestetik  gustuko musika tresnaren bat jotzen ikasteaz gozatzea, betiere, balioetan oinarritutako testuinguru hezitzailean.

Ondorengo bideoan ikusi dezakezue aurtengo emanaldiak utzitakoa: