Ongi etorri EKINTZAra!!

Ekin diogu ikasturteari EKINTZA ikastolan!! Oporren ondoren, elkartu gara berriz ere, elkarrekin gozatzeko, amesteko, ikasteko, bizitzeko, hazteko eta hezteko!!

Hasiera polita eman diogu ikasturteari, etorrerara egokitzen ari dira txikienak, eta lagunekin elkartu dira berriz ere ikasle helduxeagoetako asko. Bizipen berrietarako prest gaude!

Aurtengo ikasturtea ere berezia izango dela ezin ahaztu, baina egoerak aukera eman ahala, ohiko gure jardunera itzultzeko itxaropentsu gaude. Bitartean, denon ardura izango da elkar zaintzen jarraitzea.

Ongi etorri ikasturte berrira!