Realaren instalazioak ezagutzen egon dira EKINTZA-ko ikasleak

Reale Arena estadioaren zirrikituak ezagutzeaz gain, kirol pixka bat ere egin ahal izan dute Donostia Kirola elkartearen instalakuntzetan.

Aldagelak, garaikurren pasilloa, gradak, bankilloa… ikusi dituzte, eta hainbat jokalarirekin argazkiak ere egin ahal izan dituzte.

Reala Donostiren zati garrantzitsu bat da, eta EKINTZAn helburu dugu gure ikasleek hiriak eta inguruneak ematen dizkigun baliabideak ezagutzea. Natura eremuez gain, Reale Arena ere hiriaren zati da, eta kirolak barne biltzen dituen baloreak ezagutzea ere bai.

Ikaspen pedagogikoetatik harago, irteera bikaina izan da ikasleen gehiengoak horrenbeste maite duen taldea gehiago ezagutzeko.

Honako lotura honetan, irteerako hainbat une biltzen dituen 500 argazkiz osatutako bilduma ikusi dezakezue, baita argazkiak deskargatu ere. Gozatu!

Irudi bilduma